Hasier Etxeberriari azken agurra atzo Elgoibarren (@barreneus)
Jendetza handia batu zen Elgoibarren Hasier Etxeberria idazle eta kazetariari agur esateko ekitaldian. Hasierrek berak prestatu zuen gaurko agur ekitaldia, eta bere "lagun minak" igo ziren oholtzara. Eszenatoki aurrean, lehen ilaran, jarrita, Hasierren familiakoak eta gertuko lagunak zeuden. Eider Rodriguez idazlea izan zen oholtzara igotzen lehenengoa, eta haren ondoren etorri ziren: Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria, Oier Aranzabal ZuZeuko kazetaria, Gorka Arrese Susa argitaletxeko editorea, Gazteluko bizilagunak, Juan Mari Arzak eta Hilario Arbelaitz sukaldariak eta Beñat Sarasola idazlea eta Sautrela telebista saioko aurkezlea. Hain justu, Hasier Etxeberriaren omenezko saio berezia eskainiko dute Sautrelan, astelehenean (ETB1, 22:15).
Txioak (13)
-
barren.eus @barreneusHasier Etxeberriari azken agurra Elgoibarren. #Elgoibar barren.eus/albisteak/kult…Mikel Olaizola @mikel_olaizola@barreneus enaban hasier ezagutu, baina azken agurrerako elgoibar kristau eta legezarrekuan bide berri bat irikitzi… twitter.com/i/web/status/8…
-
Sustatu Albisteak @SustatuHasier Etxeberriari azken agurra atzo Elgoibarren (@barreneus) barren.eus/albisteak/kult… | sustatu.eus/1491061439320 @barreneus bidez
Erantzunak kargatzen...