Teknologia albisteak
5

Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrenean, ekitaldi mordoxka

Erabiltzailearen aurpegia
2017-04-02 : 09:23

Beharbada ezagunagoak dira Durangoko eta Gernikako bonbardaketak, baina Eibarrek ere antzekoa bizi izan zuen 1937ko apirilaren 25ean. Aurten 80. urteurrena beteko da eta, herriak bizi izan zuen unerik latzenetakoa gogora ekartzeko, hainbat ekitaldi antolatu dira herrian apirilaren 25etik 30era bitartean. Juan Pablo Fusi Aizpurua historialariaren hitzaldiak emango die hasiera ekitaldiei. Bestalde, tranpantojo bat egingo da Egogain kalean, bonba batek jo zuen tokian, Labaderokua gerra-babeslekuan. Apirilaren 28an, Coliseoan, Eibar 1937 . 80 urte hitzaldi dramatizatua eskainiko da; apirilaren 29an, gerra aurreko Eibarko planoa marraztuko da klarionez Untzaga plazan. Egun horretan, gauez, berriro eskainiko da Eibar 1937. 80 urte hitzaldi dramatizatua, oraingo honetan Untzaga plazan, harmailen aldean. Eta apirilaren 30ean, Cielito musika bandak kontzertu berezia emango du Coliseoan, gerrako filmetako soinu-banda ezagunekin.

Guztia irakurri (egoibarra.eus) »»

Txioak (5)

Erantzun

Sartu