Teknologia albisteak
7

Hasier Etxeberria hil da - "Partitzeko tenorea unhatu da"

Erabiltzailearen aurpegia
2017-03-29 : 12:51

Agur esan digu Hasier Etxeberriak. Hilabeteak zeramatzan minbiziaren aurka borrokan, zepoak harrapatutako otsoaren amorru eta duintasunaz. Bitarte honetan gainera ez ditu zaletasunak, pasioak eta lagunak alboratu. Aurkakoa: ase arte irakurri du, maite dituenekin mahaiaren bueltan bapo jan, onik ekarri gabe ere iritziak aske eman ditu… eta orain dela zortzi urte sortu zuen ZuZeu elikatzen jarraitu du. Jaso genuen azken mezuan ere, hurrengo zutabean elkar ikusiko genuela agindu zigun ugazabak. Partitzeko tenorea unhatu da. Sustatuko lantaldekoek ere, ZuZeuko erredakzio eta lagunen saminarekin bat egiten dugu, Hasier Etxeberriaren heriotzean. Hurrengo zutabean elkar ikusi arte!

Guztia irakurri (zuzeu.eus) »»

Txioak (7)

Erantzun

Sartu