Sustatu logoa Teknologia albisteak

Martxan dago Gurean.eus: Gertuko informazioa, gaika antolatuta

gurean.eus
2017-03-28 15:57

Gurean.eus webguneak TOKIKOM osatzen duten 23 medio digitalen albisteak biltzen ditu, gaika antolatuta: gizartea, ekonomia, kultura, kirola, euskara, politika... Gurean.eus, batez ere, komunikazio tresna ahaltsua da, egunerokotasunari pultsua hartzeko aukera ematen duena, xehe-xehe. Horretarako, euskaraz pentsatu, sentitu, adierazi eta bizi garenongan pentsatutako atalak, kanalak eta bereziak eskaintzen ditu, ikuspegi sozial, ekonomiko eta kulturaletik. Gurean.eus zeuk nahi duzun lekura iritsi daiteke: zure sakelakora, tabletara zein ordenagailura. Gure mundua, ikuspegia eta ideiak handiago egin nahi ditugu, guztion artean gizarte informatuagoa eta hobea eraikitzeko. 

Guztia irakurri (gurean.eus) »»

Txioak (5)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu