Euskal Tonbola Kontseiluak Euskararen normalizazioan dituen ekimenak laguntzeko duen egitasmoa da. Zure inguruko taberna eta saltokietan boletoak jartzen dira salgai, eta horiek erosiz sariak irabazi. Aurtengoan ere sariz beteta dator Euskal Tonbola, eta euro bateko boletoak erosiz 1.000.000 euro daude sari zuzenetan! Gainera, Euskal Tonbolan parte hartuz, euskarari energia ematen diozu eta euskararen aldeko proiektuak babesten dituzu, gure hizkuntza edonora iritsi dadin. Jasotzen den diru guztia euskara sustatzeko kanpainetara bideratzen baita.
Esan bezala, Euskal Tonbolak aurtengoan berritasun ugari dakartza, eta horien artean deigarrienetakoa Bizibizi izeneko online jokoa da. Galdera-erantzun joko bat da, online jokatzen dena (gehienbat, mugikorretatik jokatzeko pentsatua). Jokalariak 17 galdera erantzun beharko ditu, ahalik eta denbora laburrenean. Erantzun zuzen gehien asmatzen dituenak (eta denborarik laburrenean), sariak jasoko ditu. Sailkapen eta sari ezberdinak egongo dira, lurralde edo herrietako onenarentzat.
Joko honen helburua, bakoitzaren ezagutza eta azkartasuna neurtuz ondo pasatzeko aukera eskaintzea da. Honetaz gain norberak horrela nahiko balu sailkapenean agertzeko aukera izango du saltokian elkartzen den kideekin lehia sano eta dibertigarri bat sortzeko eta sari desberdinak irabazteko aukera izateko. BiziBiziko partidak jokatu ahal izateko, Euskal Tonbolako boletoak erosi beharko dira, eta han lortzen diren kodeak baliatu partidak jokatu eta sariak lortu ahal izateko. Hala ere, probetako partida bat jokatu daiteke Bizibizin, dinamika ezagutzeko, nahiz eta saririk lortu ahal ez izan.
Bizibizi jokoa eta Euskal Tonbola Kontseiluaren lana dira. Jokoren garapen teknikoa Codesyntaxena da.
Zorionak! itxura polita dauka. Euskarari laguntzeko modu erakargarria ;)