Teknologia albisteak
22

Ekainaren 10ean mobilizazio nazionala antolatu du Gure Esku Dagok

Erabiltzailearen aurpegia
2017-03-27 : 18:33

Ekainaren 10erako 'Erabakitzeko prest' lelopean deitutako mobilizazio nazionala aurkeztu du Gure Esku Dago-k. Bilbon izango da, eta "mobilizazioaren amaieran Herritarron Ituna aurkeztuko dugu; erabakitzeko eskubidearen alde sortzen ari diren forma eta eduki anitzeko adierazpen guztiak bilduko dituen ituna. (...) Galdeketen bitartez, praktikaren bitartez, Herritarron Ituna osatzen ari gara, itun demokratikoa, gure erakunde eta eragileekin elkarlanean. Erabaki oro herritarron esku jarriko duen ituna izatea du helburu. Eta gaur, oraintxe bertan, itun horren zirriborroa lantzen ari dira dozenaka herritar Beasaingo Igartzan."

Guztia irakurri (gureeskudago.eus) »»

Erantzun

Sartu