Teknologia albisteak

Europar Batasuneko 28 estatuek populazio berbera balute... [MAPA]

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-03-21 : 11:12

Zer gertatuko litzateke Europar Batasuneko 28 estatuek populazio berbera izango balute? Galdera teoriko horren erantzuna da ondorengo mapa, non Europar Batasuna 18 milioiko populaziodun 28 herrialdetan banatzen duten. Eta baita berrizendatzen ere, irizpide historiko, kultural edota linguistikoekin. Eta hauxe da emaitza, tartean Baskonia zabal bat duelarik.

Alasdair Gunn da maparen egilea, 28 lurralde ekipopulatu kalkulatu eta marraztu dituena. Herrialde "berri" (edo zaharren) zerrenda mapan bertan daukazue, bakoitzak izango lukeen populazioarekin (guztiak ere 18 milioi ingurukoak). Mapa egiteko orduan, Erresuma Batua oraindik ere EBko kide oso zen. 

Hona hemen mapa hori kalitate handiagoan, hemendik hartuta: Twenty-eight equally sized countries of the European Union. Eta maparen inguruko informazio osagarria beste esteka honetan.

Erantzun

Sartu