Bigarren urtez jarraian Euskarak Interneten duten presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak. Baita, Internetek Euskal Herrian duen presentzia ere, modu kuantitatibo zein kualitatiboan, horretarako hiru alor neurtuz: .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta Euskararen egoera Interneten. PuntuEUS Behatokia PuntuEUS Fundazioaren ekimena da eta euskarak Interneten duen egoera neurtzea du helburu eta emaitzak webgunean daude ikusgai. Euskal Herrian 230.000 webgune inguru daude; horietako 18.317 euskaraz. Euskara erabilera %13 ingurukoa da, kale-erabilerarekin bat datorren datua. .EUS domeinuak erregistratzen dituztenen artean %25 baino ez dira emakumeak. .EUS domeinua publiko egin zenetik bi urte bete direnean domeinuak bere tokia hartu du euskal Interneten. 2016. urtean ezarritako helburu guztiak bete dira, eta 6.302 domeinu-izenekin itxi zuen urtea .EUSek.
18.317 webgune daude euskaraz. "Euskal Herriko Interneten egoera" txostena aurkeztu du @puntueus Behatokiak: domeinuak.eus/eu/berria/punt… #ikt
PuntuEUS Behatokiaren arabera 18.317 webgune daude euskaraz. domeinuak.eus/eu/berria/punt…
Zein da Euskarak Interneten duten presentzia? Bigarren urtez jarraian aztertu du @puntueus Behatokiak domeinuak.eus/eu/berria/punt…
Erantzun
Sartu