Teknologia albisteak

Ziber-bullyingari aurre egiteko bideo-jokoa sarean erabilgarri

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-03-06 : 10:46

EHUko psikologia faktulateak "Cybereduca Kooperatiboa" izeneko bideojokoa sortu du. Cybereduca.com webgunean dago ikusgai. Nerabeekin lan egiten duten profesionalek edo familiek ciberbullyingaren prebentzioan erabil dezaten dago pentsatua. 

EHUko psikologia fakultateko ikerlariak diren Maite Garaigordobil eta Vanesa Martínez dira Cybereduca bideo-jokoaren sortzaileak. Joko hau eskoletan ematen den cyberprogram proiektuaren barnean dago, baina oso aproposa da nerabeekin lan egiten duten hezitzaile zein gurasoentzat.

Bideo-joko hezitzailea da; bertan, arriskuei aurre egiteko egoerak landuko dituzte jokalariek. Sortzaileen hitzetan joko kooperatiboa, sortzailea eta ez sexista da. Cyberbullying-aren aurkako jarrera indartzea du xede eta 11 urtetik gorakoei zuzendua dago.

Jokoa ikusteko sakatu hemen.

Oharra: Jokatzeko beharrezkoa da Adobe Flash aplikazioa eguneratuta edukitzea.

Erantzun

Sartu