MITeko ikerlari Raphael Schaaden lana da. Suitzako Alpeetako 4.600 mendi-tontor mapeatu ditu, aurkezpen grafiko eta interaktibo batean. Alpeetan dauden 4 hizkuntzetako toponimia hartu du oinarri bezala, eta hizkuntza bakoitzaren toponimoen hedadura modu grafikoan ikusteko aukera ematen du.
Peaks da aplikazioaren izena. SwissToporen datu-basea erabili du irudikapena egiteko. Hizkuntza bakoitzaren hedadura (edo hizkuntza bakoitzeko toponimoen hedadura, hobeto esanda) ikusi daiteke. Mendi guztiak mapeatu ditu eta garaieraren arabera, mendiaren zailtasunaren arabera, zein jatorrizko hizkuntzaren arabera egin ditzakegu bilaketak. Mendien izendegi elebiduna ere jaso du (esate baterako, Cervino / Mont Cervin / Matterhorn).
MITeko ikasgai baterako ikerlana izan zen, Information Design: Exploration, Navigation and Understanding. Aplikazioa hemen dago ikusgai eta kodea Githuben dago eskuragarri. Milaka datu geografiko modu xume baina bisualean erakusteko modua.
PEAKS – visualization of Swiss mountain names from Raphael Schaad on Vimeo.
Erantzun
Sartu