Marijane Minaberri idazlea hil da
2017-02-23 22:51
Atzo hil zen Marijane Minaberri (Banka, Nafarroa Beherea, 1926). 90 urte zituen. Haur literaturako lan ugari zituen idatziak eta euskal irratigintzaren aitzindarietako bat zen. Idazle ibilbidea hainbat aldizkaritan egindako kolaborazioekin hasi zuen, poemak eta ipuinak argitaratuz. Irratirako ere egin zuen lan, eta Oskorri taldeak haren lana ekarri zuen gogora 1999an kaleratutako Marijan kanta zan diskoarekin. Hiztegigintzan ere lan egin zuen Minaberrik, eta hainbat lan argitaratu zituen Manuel Mitxelena eta Piarres Lafitterekin elkarlanean. Ohorezko euskaltzain ere bazen.
Txioak (11)
-
Mikel Lizarralde @mikellizarraldeMarijane Minaberri idazle, irratigile eta euskaltzaina hil da. @berria berria.eus/albisteak/1319…gotzon barandiaran @gotzonbarandi@mikellizarralde @berria artxiboa.badok.eus/diskoa.php?id_… Haurrentzako sortutako diska-DVDrik onenetarikoa haren hitzekin osatu zuten
-
imanol mercero @imanol_merceroHaur literaturaren mugarri bat zendu zaigu berria.eus/albisteak/1319… #MileskerMarijan!
-
Euskaltzaindia @plazaberriMarie Jeanne Minaberry Etxart ohorezko euskaltzaina hil da. berria.eus/albisteak/1319…
-
Azalgorri Bilbao @AzalgorriBilbaoplazaberri: Marie Jeanne Minaberry Etxart ohorezko euskaltzaina hil da. berria.eus/albisteak/1319…
Erantzunak kargatzen...