Teknofiloen albistegia

Gure supertaldea: Duhalde, Arrabit, Tapia & Friends

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-02-14 : 14:55

Supergroup edo supertalde bat da, berez (bakarka edo aurrez beste taldeetan) arrakastatsuak eta ezagunak diren musikariek beraien artean sortzen dutena. Antzeko talde euskaldunik baldin bada, bideo honetakoak izan behar du.

Atzerriko supertalde asko ezagutu dugu historian, Cream-ekin hasi, Crosby, Still, Nash and Young-ekin jarraituz, edota Emerson, Lake and Palmer, Journey, edo ezagunenetakoa Travelling Wilburys (George Harrison, Bob Dylan, Tom Petty, Jeff Lynne eta Roy Orbisonek osatua).

Bada, hemengo bideo honetan Anje Duhaldek bere inguruan bildu zuen taldeari ere supertalde izena emango diezaiokegu. Hortxe daude Anjerekin Jimmy Arrabit (Itoiz), Joxan Goikoetxea, Joseba Tapia, Mixel Ducau (Errobi) eta Jean Paul Gilles (Errobi). Gure supertaldea!

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Ba, orain joan naiz justizia.eus eta euskadi.eu... (Benito Fiz)
Webgune publikoek lehen hit..., 2017-06-23
Kolonizazioaren lehenengo maila, hurrekoena, ga... (rmlozoya)
Hizkuntzakeriaren jokoa (II), 2017-06-09
Erabiltzailearen aurpegia
Ustez, konpondu dute arazoa. Esteka honetan aur... (Elhuyar )
Hiztegien erabilerari buruz..., 2017-05-18
Erabiltzailearen aurpegia
Testuan honakoa aipatzen nuen: "Beldur pixka ba... (Benat Agirre)
ArkhitektĂ´on Biltzarra for ..., 2017-05-25
Erabiltzailearen aurpegia
Dirudienez, arazoren bat dago, bai. Jakinarazi ... (Elhuyar )
Hiztegien erabilerari buruz..., 2017-05-18

»» Jardun osoa