Teknologia albisteak

"Euskal hedabideak, itun bila" jardunaldia Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Hekimen
2017-02-13 : 16:47

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak eta Euskaltzaindiak jardunaldi bat antolatu dute otsailaren 22an, asteazkenarekin, Bilbon, euskal hedabideen sektoreak behar duen aitortza eta egonkortasuna helburu. Jardunaldiak ‘Euskal hedabideak, itun bila’ izenburua dauka, eta bertan, sektorearen errealitatea, hedabideen funtzioa, kontzertazioa eredu ezberdinak eta aurrera begirako planteamendua aztertuko dira. Hitzordua otsailaren 22an egingo da Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, goizez.

Hedabideak hizkuntza baten biziberritzerako funtsezko zutabeetako bat dira. Euskal hedabideek hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea egina dute, baina oraindik egonkortasuna falta dute, erronka eta proiektu berriei heltzeko. Herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea ziurtatu ahal izateko, ituna posible ote da hedabideen eta administrazioen artean? Horri erantzuten ahalegina egingo da jardunaldi honetan.

Hauxe egitaraua:

• 9:15etan: Sarrera (Andres Urrutia euskaltzainburua, Miren Dobaran HPSko sailburuordea, Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendaria)
• 9:30-10:15: Euskal hedabideen kartografia: zer, zenbat, non (Libe Mimenza -Euskal Hedabideen Behategia)
• 10:15-11:15: Zergatik dira garrantzitsuak euskal hedabideak XXI. mendean? (Jone Goirigolzarri eta Xabier Landabidea -Deustuko Unibertsitatea)
• 11:15-11:45 Atsedena
• 11:45-12:45: Diru laguntzetatik itunketara: hainbat esperientzia
o Ikastolen eredua
o Euskaltegien eredua
o Frantziako irratien eredua
• 12:45-13:30: Esparru berria garai berrirako (Alberto Barandiaran -Hekimen)
• 13:30-14:00: Solasaldia eta itxiera

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago