Teknologia albisteak
29

Emakumeen iritzientzako leku gutxi Hego Euskal Herriko prentsan

Urtarrilean zehar argitaratu diren iritzi-artikuluak nork sinatzen dituen miatu dugu; genero ikuspegitik irakurketa bat egin ere. Hau da, zenbatu dugu zenbat emakumek eta zenbat gizonek sinatzen dituzten egunero egunkari nagusietako iritzi-orrialdeetan agertzen diren artikuluak baita analisi politikoaren ingurukoak ere (hauek, normalean, tokiko, estatuko eta nazioarteko orrialdeetan agertzen dira). Jakin badakigu, hau adierazle bat baino ez dela, baina gure ustez, nahiko adierazgarria. Hego Euskal Herrian argitaratzen den prentsa-goiburu nagusiak hartzen baditugu, urtarrielan, emakumeen batez besteko presentzia iritzi-artikuluetan % 21,11 izan da. Emakumeen presentzia % 10 baino baino txikiagoa izan zen bi egunetan: 7an —Diario de Navarra, Diario de Noticias, El Correo, D.V. eta Noticias de Alava-n bat ez— eta 22an —Deia, Diario de Navarra, D.V. eta Gara-n emakumerik ez—; eta egun “parekideena” urtarrilaren 24 izan zen (% 34,15). Hala ere, egun batean ere ez da berdintasunik izan emakumeen eta gizonen iritzi-kopuruen artean. 

Guztia irakurri (emakumeenikusgaitasuna.wordpress.com) »»

Txioak (29)

Erantzun

Sartu