Teknologia albisteak

Zain dagoen jendearen %62ak mugikorra erabiltzen du itxaronaldian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-02-09 : 11:12

Ez da ezusteko handia izango gutako gehienontzat, baina Michigan Institute unibertsitateak zenbakiak ipini dizkio guztiok uste genuen horri: herritarron gehienak (%62ak) mugikorra erabiltzen du zain dagoen bitartean. Telefonoa eskuetan ez zutenen artean, %55ak 10 segundu besterik ez ditu behar telefonoa hartu eta berarekin jolasteko zerbaiten/norbaiten zain dagoenean. 

Daniel Kruger psikologo eta ikerlariak zenbakiak jarri dizkio guztiok sumatzen dugun horri: herritarren gehiengoak telefonoa erabiltzen du zerbaiten zain dagoen bitartean. Ekitaldi baten zain zaudenean, autobusaren edo trenaren zain zaudenean, edozertarako iladan zaudenean,... Michingan Institute unibertsitateko ikerketa batek argitaratu ditu datuak, 18 toki ezberdinetan 55 neurketa-saio egin ondoren.

Laburbilduz, herritarren %62ak telefonoa darabil zain dagoen bitartean. Horietako erdiak, iladan jarri aurretik ere eskuetan zekarren sakelakoa; beste erdiak iladan jartzearekin batera hartu zuten telefonoa. Telefonoa patrikatik edo poltsatik atera duten horien artean, gehienek 10 segundu baino gutxiago behar izan dituzte gailua atera eta erabiltzen hasteko

Informazio gehiago: https://phys.org/news/2017-02-people-cell

.......

Argazkia: Wikipedia

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago