NASAren misio batek oso argazki berezia atera du AEBetan, Idahoko basoen gainean. Xake-taularen itxura duen lur eremu bat argi argi ikusten da espaziotik.
Zera da azalpena, baso sailak publikoak dira, baina haietarik erdiak, lauki alternoetan, zurgintzarako ustiatzen dira nagusiki, eta besteak bere horretan uzten dituzte epe luzeagoetan, basoa eta natura naturalki bere horretan hazi dadin. Ustiatutako alorretan, zuhaitz txikiagoetan, elurra errazago ikusten omen da: horiek dira lauki zuriak baso "naturalago" edo "basatiagoek" osatzen dituzten lauki ilunagoekin alderatuta.
Erantzun
Sartu