Teknologia albisteak

Hainbat konpainia teknologiko handi (Google, Apple, Uber,...) Trumpen erabakien aurka

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-02-07 : 11:23

Guztiontzat jakina da nola Donald Trump presidenteak erabaki duen Estatu Batuetako mugak ixtea munduko 7 herrialdetako herritarrei. Makina bat izan dira erabaki horren aurka piztu diren agerraldi publiko eta manifestazioak. Horien artean, enpresa teknologikoena ere aipatu behar dugu. Izan ere, Estatu Batuetako (eta munduko) konpainia teknologiko handi gehienek esan dute Trumpen erabakiaren aurka daudela. Horien artean daude Facebook, Apple edo eBay, adibidez.

Estatu Batuetako dozenaka konpainia teknologikok, horien artean handi eta ezagun gehienek adierazi dute Donald Trump presidenteak 7 herrialdetako herritarrak Estatu Batuetan sartzeko ezarritako debekuaren aurka daudela. Uste dute neurri horrek, "amerikarren izpiritua" zapaltzeaz gain, talentudun jendea erakartzeko zailtasunak ezartzen dizkietela, enpresari kostuak handituko dizkiola eta konpainiei zaildu egingo diela nazioarteko merkatuan konpetitzea. 

"Inmigranteek egin dituzte nazio honetako aurkikuntza handienetakoak; eta eurek sortu dituzte herri honetako konpainia ikoniko berritzaileenak", adierazi dute. "Gure herrialdera etorritako horien esperientziak eta energia ezinbesteko izan dira nazio honen garapen sozial, politiko eta ekonomikorako."

Esan bezala, konpainia teknologiko handienek egin dute bat Trumpen aurkako kanpaina honekin. Zerrendan daude, besteak beste, Apple, Google, Netflix, eBay, Facebook edota Uber. Konpainietako ordezkariek adierazi dute, euren babesa emango dietela Washington eta Minessotako estatuei, Trumpen debeku-legearen aurka hasi duten tramitazioan. 

Argazkia: Wikipedia.

Erantzun

Sartu