Teknologia albisteak

Sustatun HTTPS protokoloa ezartzen ari gara

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-02-01 : 16:50

Sustatun HTTPS protokoloa ezartzen ari garelako ikusiko duzu nabigatzailearen barra alboan giltzarrapo bat. Zer da HTTPS protokoloa? Komunikazioak modu zifratuan bidaltzea bermatzen duen protokoloa da. Azaroan argitaratu genuen albiste honetan aipatzen genuen nola Google HTTPS bultzatzen ari den.

HTTP eta HTTPS protokoloak dira webgune baten eta gure nabigatzailearen arteko komunikazioak arautzen dituena. Hau da, nabigatzaile batean (Firefox, Chrome,...) webgune bat ikusi ahal izateko modua arautzen duena. HTTP da zaharrena eta erabiliena; HTTPS berriagoa eta seguruagoa, baina ez hain zabaldua. Googlek iragarri zuen urtarriletik aurrera HTTP protokoloa daukaten webguneak "ez seguru" bezala markatuko dituela bere Chrome nabigatzailean.

Sustatun HTTPS protokoloa ezartzen ari gara, prozesua amaitu artean arazo txikiren bat ikusten baduzu jarri gurekin harremanetan.

Erantzun

Sartu