Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nafarroako Euskararen Plan Estrategikoa onartu da

euskalerriairratia.eus
2017-01-26 09:50

Nafarroako Gobernuak 2016-2019 aldirako Euskararen I. Plan Estrategikoa (PDF) onartzen duen Akordioa lortu du gaurko saioan; plan hori ezarrita, Gobernuak "erantzun egokia" eman nahi dio "herritarrek euskara ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubideari"; halaber, hori lortzeko, "beharrezko tresnak definitu eta babesteko eta garatzeko neurriak" hartu nahi ditu. Egitasmoak zazpi ardatz ditu: erabilera soziala, hiztun berriak, zerbitzu publikoak, prestigioa eta erakargarritasuna, motor ekonomikoa, hizkuntza esparrua eta Euskarabidearen barne kudeaketa. Planak euskararen "irudi baikorra" zabaldu eta “Nafarroa osoan euskara ikasteko eta erabiltzeko eskubidea herritar guztiei bermatu” nahi diela azaldu du Ana Ollo kontseilariak.

Guztia irakurri (euskalerriairratia.eus) »»

Txioak (14)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu