Teknologia albisteak

Jardunaldia Bilbon: Euskal espazio komunikatiboa

Erabiltzailearen aurpegia
Ezkerraberri Fundazioa
2017-01-26 : 09:05

“Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskal Herrian?". Kezka horretatik abiatuta, Ezkerraberri Fundazioak gogoeta-saioa antolatu nahi du euskal hedabideetako ordezkariekin, beren gogoetak parteka ditzaten. Jardunaldia urtarrilaren 31n izango da, asteartearekin, 09:00tik aurrera, Bilboko Abandoibarrako Bizkaia Aretoan.

Helburu praktikoa du gogoetak: orain arteko gabeziaren arrazoietako diagnostikoa partekatzea eta aurrera begira egin litezkeen urratsak identifikatzea.

Bi elementu gakoren inguruan gogoeta egitea proposatzen da, eztabaidaren ekarria zentratzeko.

  • Eraldaketa digitalak berekin dakartzan erronkak. Ez da eztabaida teknologikoa, eraldaketaren suzia gaitasun teknologiko berriak badira ere, espazio sozialaren berregituraketa baita funtsean gertatzen ari dena. Hedabideei eragin dien posizio-aldaketaren aurrean, nola birkoka daitezke Hego Euskal Herriko hedabideak espazio komunikatiboa errazteari begira?
  • Hizkuntza-irizpidea: hizkuntza propioaren faktoreak nola eragiten die hedabideei beren eraginkortasun, esberdintze eta eragite-estrategiak indartzeko?

Egitaraua:

09:00 Ongi-etorria: Ezkerraberri Fundazioa

09:15 Sarrera-ponentzia
“Espazio komunikatiboaren garrantzia herrigintzaren erronkaren aurrean”. JOSU AMEZAGA

10:15 Atzerriko kasua
Nola eratu da espazio komunikatibo katalana? GERMÁ CAPDEVILA

11:00 Kafea

11:30 Eztabaida-saioa
Eraldaketa-garaiaren aurrean, zer?
Kokatzeko ponentzia eta moderatzailea: PILAR KALTZADA
Mahaingurua
PEIO URZELAI, LONTZO SAINZ, PEDRO GOROSPE, LOURDES PÉREZ eta IÑAKI SOTO.

13:00 Bazkaltzeko etena

15:00 Eztabaida-saioa
Euskara, espazio komunikatiboa indartzeko aukera edo oztopo?
Kokatze-ponentzia. BEATRIZ ZABALONDO
Mahaingurua
EITB, BERRIA, GRUPO NOTICIAS, TOKIKO HEDABIDEAK eta HEKIMEN. Moderatzailea: ESTITXU GARAI

16:30 Mahaingurua
Zer diote Legebiltzarreko alderdiek euskal espazio komunikatiboaz?
Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi eta koalizioen ordezkariak gonbitatuko dira beren proposamenak azal ditzaten.
Moderatzailea: JUANCAR ETXEBARRIA

18:00 Amaiera.

Izena emateko, hemendik.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago