Teknologia albisteak
15

Klikasi, hezkuntza partekatzeko plataforma

Erabiltzailearen aurpegia
2017-01-19 : 10:20

KLIKASI Azkue Fundazioak sortutako plataforma berria da. Helmuga du hezkuntza-baliabideak eta edukiak partekatzea, eta hezkuntza-munduari –ikastetxeak, irakasleak eta ikasleak– eta euskaraz dibulgaziozko edukiak sortzen dituzten erabiltzaile guztiei bideratuta dago. Xede du mota guztietako euskarazko hezkuntza-edukiak hedatzea, hezkuntza arautuarekin harremana dutenak zein beste maila batekoak edo hezkuntza-jarduerakoak. Plataforma honen bitartez, hainbat motatako baliabideak (irudiak, ilustrazioak, aurkezpenak, soinu-grabaketak, bideoak eta estekak) partekatzea ahalbidetzen da, baita erabiltzaileen profiletatik beste plataformen eta sare sozialen bitartez hedatzea ere. KLIKASI filosofia jakin batekin sortu zen: edukiak horiek erabili nahi dituzten erabiltzaileek parteka ditzaten sortzen dira. Horregatik, Creative Commons lizentzia baten pean arautzen da.

Guztia irakurri (gaztezulo.eus) »»

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu