Auzoak.eus, iraunkortasuna neurtzen euskal hiriburuetan
2017-01-05 12:26
Gaindegiaren 'Hiri-auzoak' egitasmoak Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko auzoak hartu ditu aintzat. Guztira 111 auzune aztertu dituzte, eta, eremu bakoitzean, bost alor nagusi: hiri morfologia, metabolismo demografikoa, gizarte kohesioa, zerbitzuen eskuragarritasuna eta mugikortasun iraunkorra. "Honela, auzo bakoitzari iraunkortasunaren ikuspegitik beren egoera ebaluatzeko sistema bat eraiki eta neurgailua aplikatu diogu". Lehen emaitzak Auzoak.eus webgunean daude ikusgai: Gasteizko buruzko datuak dira oraingoz osoenak.
Txioak (18)
-
Rober Gutiérrez @robergutierrezHirien irainkortasuna. Auzoen taupaden neurgailua berria.eus/paperekoa/2934… >> auzoak.eus pic.twitter.com/Py3P8GiprS
-
AitziberIbaibarriaga @AitziIbaibaZorionak @gaindegia Auzoak.eus ikerketa lan potoloagatik. Bilbon bizi ditugun desorekak gainditzeko tresna baliagarria!
-
AitziberIbaibarriaga @AitziIbaibaZorionak @gaindegia Auzoak.eus ikerketa potoloagatik! Bilbon bizi ditugun desorekak gainditzeko tresna baliagarria! @berria
-
Aitor Kaltzakorta @Kaltzakorta.@berria-ko gaurko artikuluaren lotura zen ("Informazio osagarria" zutabean sakontzen da gaia); Auzoak.eus en mamia @otxargorri
-
Imanol Esnaola @Imanolesna@irutxulo @gislan_koop Auzoak.eus egitasmoan EHko 5 hiriburutako auzoak aztertu genituen, 111auzo orotara, ez EAEkoak soilik.Irutxuloko Hitza @irutxulo@Imanolesna @gislan_koop Mila esker Imanol, oraintxe zuzenduko dugu!Irutxuloko Hitza @irutxulo@Imanolesna @gislan_koop Mila esker, Imanol. Zuzenduta!
-
Imanol Esnaola @Imanolesna@garaolaza Euskal hiruburuetako 111 auzotako mugikortasun indizeak @gaindegia behategiaren Auzoak.eus… twitter.com/i/web/status/9…
-
Gorka Julio @teketenTresna analitiko izugarriak ditugu erabili gabe; ezagutzen duzue auzoak.eus? Baiona… twitter.com/i/web/status/1…
Erantzunak kargatzen...