Sustatu logoa Teknologia albisteak

Futbolean jolastu ez, jokatzea gomendatzen du Euskaltzaindiak

euskaltzaindia.eus
2017-01-05 10:32

Jolastu, jolas/jolastu, jolasten da ad. Jolasaren bidez atsegin hartu, jolasean ibili, jolas egin. Ik. jostatu. Neskak neskekin eta mutilak mutilekin jolastu. Jolastu ginen haren ateraldiekin. Bertako zelaitxo batean jolasten ziren abesten eta dantzan jaiegun arratsaldeetan. Ederki jolastu gara: futbolean jokatu dugu. [Oharra: futbolean jolastu dugu, futbolean jolastu gara eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak futbolean jokatu dugu, futbolean aritu gara eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

Guztia irakurri (euskaltzaindia.eus) »»

Txioak (15)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu