Miren Dobaran, Hizkuntza Politikarako sailburuordea
2016-12-24 11:14
Berrikuntzak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzan. Patxi Baztarrikaren kargua Miren Dobaranek hartuko du. Sailburuordetzan bertan aritua da Dobaran, urtebetez, 2008an, Euskara Sustatzeko zuzendari gisa -Baztarrika sailburuorde zela, hain justu-; Bizkaiko Aldundira jo zuen handik, Euskara zuzendari modura. Arlo politikoari dagokionez, Berangoko alkate izan zen 2000 eta 2007 artean. Eudel udalen elkartean ere jardun zen, berdintasun politiken arduradun —esparru horretako ikasketak ere baditu—. Euskararen arloan, irakasle gisa egin du ibilbide luzeena.
Txioak (30)
-
Berria.eus @berriaPatxi Baztarrikak ez du jarraituko sailburuorde gisara, eta Miren Dobaranek hartuko du bere kargua berria.eus/paperekoa/2374…
-
Berria.eus @berriaMiren Dobaran, Hizkuntza Politikarako sailburuordea @ggoikoetxea berria.eus/paperekoa/2374… pic.twitter.com/jfPgkHVXHC
-
Maider Barandiaran @MaiderBarandiaPatxi Baztarrikak ez du segituko azken lau urtetako postuan. berria.eus/paperekoa/2374…
-
titto betbeder @TBetbedermiren Dobaran, Hizkuntza Politikarako sailburuorde berria berria.eus/paperekoa/2374… via @berria
-
pello urzelai @pellourzelaiMiren Dobaran, Hizkuntza Politikarako sailburuordea berria.eus/paperekoa/2374… @berria-ren bidez.
-
Sustatu Albisteak @SustatuMiren Dobaran, Hizkuntza Politikarako sailburuordea berria.eus/paperekoa/2374… | sustatu.eus/1482570887638 @berria bidez
Erantzunak kargatzen...