Teknologia albisteak

Urte berriarekin, Whatsapp-a ezingo da erabili mugikor zaharrenetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-12-19 : 10:35

Konpainiak urte hasieran iragarri zuen, baina datozen egunotan egikarituko da. Urte berriarekin batera, Whatsappik ezingo da erabili merkatuko gailurik zaharrenetan: Android 2.1 eta Android 2.2, Windows Phone 7 eta iPhone 3GS / iOS 6. Dagoeneko gailu zahar batzuetan hasi da Whatsappa arazoak ematen, zuetako batzuek aipatu duzuen bezala.

Whatsappek urte hasieran iragarri zuen moduan, urte berriarekin batera Whatsappa desagertu egingo da merkatuko gailurik zaharrenetatik. Gailuen merkatu osotik oso gutxi dira portzentaian, baina zenbait erabiltzaileri eragingo die, noski. 

Ondorengo sistema eragilea duten gailuetan ezingo da Whatsappik erabili urtarriletik aurrera:

  • Android 2.1 eta Android 2.2
  • Windows Phone 7
  • iPhone 3GS / iOS 6

Urte berriari itxaron gabe ere, gailu batzuetan dagoeneko ezinezko da Whatsappa erabiltzea eta eguneratzea.

2017an zehar ere, ondorengo beste gailu hauetan ere ezingo da Whatsappik erabili: BlackBerry, BlackBerry 10, Nokia S40 eta Nokia Symbian S60.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago