Teknologia albisteak

CIAk bere mapa historikoak publikatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-12-15 : 09:31

AEBetako Inteligentzia Agentzia Zentralak (CIAk) bere material kartografikoa desklasifikatu eta liberatu du. Flickerren jarri dituzte argazki eta mapak, bilduma batean, eta hamarkada antolatuak. Publikatu dituzten mapek balio digute baita ere hamarkada bakoitzean CIAk arreta non zuen jarria ikusteko: Bigarren Mundu Gerra, Korea, Kuba, Ekialdeko Alemania eta Berlin, Asiako hego ekialdea, droga trafikoa, Afganistan,... 

Bigarren Mundu Gerran zehar sortu zuen AEBetako Gobernuan Inteligentzia Agentzia Zentrala izango zenaren ernamuina, eta gerra sasoikoak dira Flickerren jarri dituzten lehen mapak (1940ko hamarkadakoak), Leningradoko frontearen hau, adibidez:

1943 Leningrad Front

Edota Mantxuria eta Koreako beste hau:

1945 Korea & Manchuria

Lehen mapa horiek eskuz sortu zituzten, argazki-sorta honetan jarritako materiala erabiliz. Mapa zahar horiekin hasita, CIAk beste dozenaka mapa eta argazki desklasifikatu eta sareratu ditu berriki. Horretarako bilduma bat sortu dute euren Flickr kontuan, eta mapak hamarkadaka antolatu ditute (1940. hamarkadan hasi eta 2010ko hamarkadara arte). Flickren jarri duten materiala, dena den, jatorriz sortu dutenaren zati txiki-txiki bat besterik ez da, interesgarria izan arren. 

Publikatu dituzten mapek balio digute, era berean, ikusteko CIAk hamarkada bakoitzean non zuen arreta: Bigarren Mundu Gerra, Korea, Kuba, Ekialdeko Alemania eta Berlin, Asiako hego ekialdea, droga trafikoa, Afganistan,... 

Gainera, mapekin batera, mapekin erlazionatutako zenbait argazki ere argitaratu dituzte. Adibidez, goian ere erakutsi dugun horretan Rossevelt presidentea azaltzen da, telefonoa eskuan eta planetari begira.

President_Roosevelt_OSS_Globe

Beste honetan, Nixon presidentea, 1970ean, Vietnamgo mapari begira.

President Nixon 1970 CIA map

Azkenengo honetan, berriz, Ford presidentea eta Bush gazte bat, Libanoko maparen parean.

DCI Bush President Ford Lebanon Beirut CIA Maps

Erantzun

Sartu