Teknologia albisteak

Ikono bidez komunikatzeko kamisetak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-01-11 : 08:47

Hizkuntzak oso garrantzitsuak dira, besteak beste, atzerrira bidaiatzeko. Baina herrialde bateko hizkuntza ezagutzen ez baduzu, beharbada nahikoa izango duzu horrelako kamisetak jantzita bidaiatzea. Azken batean, irudi batek 1000 hitzek adina adierazten omen du, ala?

Hainbat hizkuntza jakinda ere, sarri gertatu zaie bidaiari gehienei: herri batera heldu eta ezin bertako biztanleekin komunikatu. Ezin oinarrizko kartelak ulertu (alfabeto ezberdina dutelako), eta ezin hitz erditxo bat ere ulertu. Horrelakoetan, keinuen bidez komunikatzen saiatzen gara, hainbat keinu eta ikur nazioartekoak direlako. Munduko ia edozein biztanlek ulertuko du lo egin nahi dugula begiak itxi eta burua alde batera botatzen badugu; edo zeozer jan nahi dugula, eskuak ahora eraman eta baraila mugitzen hasten bagara.

Ideia horri jarraituz, bidaiarientzat oinarri-oinarrizko diren 40 ikur dituzten kamisetak saltzen hasi da IconSpeak marka. Azken batean, nahikoa direlako oinarri-oinarrizko ikur gutxi batzuk, bidaiari batek dituen funtsezko beharrei erantzuteko. Jan-edana eskatzeko, eguraldiaz galdetzeko, garraioaz itauntzeko, ura edangarria den jakiteko,...

Elkarrizketa honetan kontatzen dute egileek (ingelesez) nola otu zitzaien ideia eta harrezkero egindako bidea. Lanik zailena, noski, oinarrizko 40 gaiak zeintzuk ziren aukeratzea izan da eta, ondoren, gai horiek ikono unibertsalen bidez adieraztea, edozein kontinentetan ere ulergarri izango diren ikonoen bidez.

travel-shirt-iconspeak-world-15

Argazkiak: Boredpanda.com.

Erantzun

Sartu