Mandan hizkuntzak azken hiztuna galdu du
2016-12-12 16:11
Edwin Benson hil da 85 urterekin, Mandan hizkuntzak zeukan berezko azken hiztuna. Benson eleaniztuna zen: Hidatsa herriaren hizkuntza ere bazekien. Ipar Dakotako herri nekazaria zen Mandan herria, ez ziren nomada bisonte-ehiztariak, inguruko Lakota/Sioux ezagunagoak ez bezala. Egun 1.200 Mandan daude, baina ez dira beraien jatorrizko hizkeran mintzo. Dena dela, Mandan hizkuntzaren ezagutza sustatzeko egitasmo bat badaukate, halako kasuetan AEBetako indiarrek nahiago baitute "loak hartutako hizkuntza" terminoa erabili, "hizkuntza hila" baino.
Txioak (26)
-
Luistxo Fernandez @luistxoMandan hizkuntzak azken hiztuna galdu du kfyrtv.com/content/news/E…toni_molla IribarArritxu Barberenea moutxo txargain einbidot MaddiEtxebarria petxarroman KontxiKerexeta aizpuruaetxarte AndoniGartzia Oinordetza ubarrutia ELAVolkswagen urtzai ruke666 panpe28 64aitor JoxeanU b_urgellJosu Goiko @josu_goiko@luistxo tristura absolutoa izan behar du azken hiztuna izateak.
-
Sustatu Albisteak @SustatuMandan hizkuntzak azken hiztuna galdu du kfyrtv.com/content/news/E… | sustatu.eus/1481552697343 @luistxo bidez
-
leire narbaiza arizm @txargainMandan hizkuntzak azken hiztuna galdu du kfyrtv.com/content/news/E… | sustatu.eus/1481552697343 @luistxo bidez
Erantzunak kargatzen...