GipuzkoaAPP sariak, 2016an egindako aplikazio onenentzat
2016-11-30 08:38
Gipuzkoako Aldundiak urtero antolatzen dituen #GipuzkoaApps sarien banaketa izan zen atzo iluntzean Donostian. Azken urtean egindako aplikaziorik onenak saritu ziren eta hauxe izan zen irabazleen zerrenda: AtPoints, Berria App, Gaztea App, Olaberria App eta Tokikom aplikazioa. Zorionak denoi!
Gipuzkoako enpresa edo informatikariek sortutako aplikaziorik onenak saritzen ditu urtero GipuzkoaAPPs lehiaketak. Aurtengo deialdian 3 sari nagusi (10.000, 6.000 eta 4.000 eurokoak) eta 2 accesit (2.500 eurokoak) banatu ditu.
Atzo izan zen sari-banaketa Donostian, eta hauexek izan dira ekitaldi honetako irabazleak.
- AtPoints app (Dinycon Sistemas). Zauden tokian, behar duzuna-edo iradokitzen dizu.
- Berriaren aplikazio mugikorra.
- Gaztea irratiaren aplikazioa (Akting). Gaztea irratia entzun, zerrendak...
- Olaberria App (IBD). Udala eta herritarren arteko komunikazioa sustatzeko aplikazioa.
- Tokikom taldeko aplikazioak (Codesyntax). Tokiko hedabideak zure sakelakoan (Goiena, Baleike, Erran eta Anboto).
Zorionak denoi!
Argazkia: Orain Gipuzkoa (Twitter).
Erantzunak kargatzen...