Teknologia albisteak

Gaurko Hitzaren 8. urteurrena gaur: idatzi txio bat ospatzeko! #gaurkohitza8

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-11-23 : 10:11

Gaurko hitza egitasmoa duela 8 urte abiatu zuen Maite Goñi @euskaljakintza irakasleak. Harrezkero, 8 urtez eta egunero-egunero, hitz edo berba bat proposatzen digu Maitek, bere esanahi, sinonimo, erabilera eta adibideekin. Urtebetetzea behar bezala ospatzeko, #gaurkohitza8 traola erabilita, txio bat idaztera gonbidatu gaitu Goñik. Animatuko zarete parte hartzen, ezta? (Twitter konturik izan gabe ere egin dezakegu).

Maite Goñik sekulako lana egin du azken 8 urteotan, egunero-egunero #GaurkoHitza proposatuz. Orain arteko guztiak bere webgunean dituzue. Urteurrenetan ospakizun bereziak antolatzen ere espezialista dugu Goñi, gehienetan erabiltzaileon parte-hartzea sustatuz. Adibidez, bideo-sorta eder honekin ospatu zuen 2. urtebetetzea, jai batekin ospatu zuen 3. urteurrena, gorputzean idatzitako hitzekin bosgarrena, eta abar.

Eta aurtengoan? Aurten txio bat idazteko eskatu digu. Erraza, ezta? Animatu orduan!

#GaurkoHitza8: idatzi txio bat ospatzeko!

Hauxe da egin beharrekoa:

Idatzi txio bat gustuko duzun hitz batekin eta ipini hitza esaldi batean. Hau da, eman hitza eta esaldia. Adibidez:
 

 
Nahi izanez gero, txioarekin batera irudia eman (aplikazio hau, Pablo, erabi dezakezue):
 

 

Twitterren konturik ez baduzue, hemen ere utz dezakezue. Egin klik eta idatzi zure izena, hitza eta esaldia.

Ba, horixe da dena! Erraza, ezta? Zuen hitzen eta esaldien zain dago Maite! ;)

Erantzun

Sartu