Sustatu logoa Teknologia albisteak

Presoen erakusketaren zentsuraren prentsaurreko kontraesankorra

eitb.eus
2016-11-17 19:00

Donostia 2016 Fundazioak euskal presoek egindako lanak erretiratu ditu Kultura Hiriburutzako programazioaren baitako erakusketa batetik. Erakusketa bera aurkezteko prentsaurrekoan, hartarako komisario-lanetan aritu den Pablo Martek salatu zuen zentsura. Eta haren ondoan, eta ondoren, Donostia 2016ko zuzendari Pablo Berastegik justifikatu zuen egindakoa: "Autore jakin batzuen lanak erakutsita, biktimei min eman diezaiekegu". Ordezkari politikoa ere bazegoen han, Gipuzkoako kulturako foru-diputatua Denis Itxaso (PSE-EE), eta honek Pablo Berasteguiren berbak bere egin zituen. Kendutako obrak jarri behar ziren tokian, paper zatiak jarri dituzte, haien hutsuneak “ikusgarri” egiteko asmoz, erakusketaren komisarioek hala erabakita.

Guztia irakurri (eitb.eus) »»

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu