Altsasuko Udalak “harridura” azaldu du “haiek inolako notifikaziorik jaso gabe, herritarren izen-abizenak estatuko hedabideetan argitaratu dituztelako, haietako batzuk adin txikikoak izanik gainera”. Horrekin batera, atxilotutakoen gurasoek adierazi dutenez, “defentsarik gabe, babes gabe eta seme-alaben etorkizunagatik oso kezkatuta daude, gertakariak puztu egin direlako eta neurrigabeko zigorrak jaso ditzaketelako, Espainiako Auzitegi Nazionalen terrorismo salaketa izatean”. Talde politiko guztiek sinatu dute, salbu eta UPNk.
Altsasuko udalbatzaren adierazpena, Geroa Baik, EH Bilduk, PSNk eta Goazen Altsasuk sinatua
2016-11-15 09:08
Txioak (14)
-
Guaixe @guaixeUdalak ferietako liskarreko auzia Nafarroan instruitzea eskatu du guaixe.eus/altsasu/147915…
-
Adolfo Araiz @AdolfoAraizAltsasuko Udalak urriaren 14an gertaturiko liskarreko auzia Nafarroan instruitzea eskatu du guaixe.eus/altsasu/147915… vía @guaixe
-
Sustatu Albisteak @SustatuAltsasuko udalbatzaren adierazpena, Geroa Baik, EH Bilduk, PSN... guaixe.eus/altsasu/147915… | sustatu.eus/1479193743694 @guaixe bidez