Richard Stallman, Software librearen aldeko mugimenduaren sortzailea, Donostian izango da
2016-11-15 02:49
Richard Stallman gonbidatu dute Europar Elkarrizketak programaren hurrengo solasaldira. Gobernantza Demokratikoaren Institutuak Donostia 2016rekin elkarlanean antolatzen ditu solasaldi hauek, Europak dituen erronken inguruan gogoeta pizteko asmoz. Software librearen aldeko mugimenduaren sortzailea da Stallman, eta berak garatu zuen GNU sistema eragilea. Donostian software librearen eta software itxiaren arteko desberdintasunez ariko da. Arlo digitalean erabiltzaileek euren datuen gaineko kontrola eta euren pribatutasuna mantentzeak duen garrantzia eta beharra azpimarratuko du. Europar Elkarrizketak solasaldia azaroaren 24an izango da, San Telmo Museoan, 19:00etan.
Txioak (29)
-
Irutxuloko Hitza @irutxuloSoftware librearen aldeko mugimenduaren sortzailea Donostian izango da irutxulo.hitza.eus/2016/11/14/sof… pic.twitter.com/wFYdqRabPo
-
Donostiapedia @DonostiapediaSoftware librearen aldeko mugimenduaren sortzailea Donostian izango da irutxulo.hitza.eus/2016/11/14/sof…
-
Irutxuloko Hitza @irutxuloRichard Stallman gonbidatu dute Europar Elkarrizketak programaren hurrengo solasaldira irutxulo.hitza.eus/2016/11/14/sof…… twitter.com/i/web/status/7…
-
Sustatu Albisteak @SustatuRichard Stallman, Software librearen aldeko mugimenduaren sortz... irutxulo.hitza.eus/2016/11/14/sof… | sustatu.eus/1479170975098 @irutxulo bidez
-
Sustatu Albisteak @SustatuRichard Stallmanek, Software librearen aitak, hitzaldia Donostian: irutxulo.hitza.eus/2016/11/14/sof… |… twitter.com/i/web/status/7…
-
Aitzol Naberan @aitzol"Stallman, eta berak garatu zuen GNU sistema eragilea" pixkat pasatu egin zarete ez? @irutxulo irutxulo.hitza.eus/2016/11/14/sof…
Erantzunak kargatzen...