Gaurko egunez jaio zen Marie Curie (1867), zientzian eta gizartean aitzindari
Gaurko egunez 1867an jaio zen Marie Curie. Zientzian ez ezik, gizartean ere aitzindari izan zen. Marie Curie (jatorriz Marie Sklodowska), eredugarria izan zen fisikaria eta matematikaria, Poloniako hiriburuan jaio zen, Varsovian. Gurasoak irakasleak zirenez, fisika eta kimikaren oinarrizko kontzeptu asko etxean ikasi zituen. XIX. mendearen bukaeran, fisikaren eta kimikaren esparrua erabat irauli zuten hainbat aurkikuntza egin ziren. Horietako bat, 1895ean, Röntgen-ek X izpiak aurkitu izana da. Aurkikuntza hori benetan harrigarria zen, izpi berri haiek material askotan barrena iragan zitezkeelako. Medikuntzarako aurrerapen ikaragarria izateaz aparte, Curie senar-emazteak erradiazioaren inguruan lan egitera bultzatu zituen aurkikuntza izan zen.
Txioak (32)
-
Ana Galarraga Aiest. @AnaGalarraga1#gaurkoegunez 1867an jaio zen Marie Curie. #zientzia n ez ezik, gizartean ere aitzindari izan zen. v/@elhuyaraldizk: aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/…dazientziat hezkidetzagbhi lopez_aitzi elhuyaraldizk HezkEH andonixyz Uninet_ataria AitziberLari arasanse javieritopito#dazientziat @dazientziatBikaina! Eskerrik asko @AnaGalarraga1 ! Beste txio bat zorroan!
-
Sustatu Albisteak @SustatuGaurko egunez jaio zen Marie Curie (1867), zientzian eta gizart... aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/… | sustatu.eus/1478517978726 @AnaGalarraga1 bidez
-
Ana Galarraga Aiest. @AnaGalarraga1@edulartzanguren Eta alaba Ireneren autonomiaren defendatzaile, haren senarraren aurrean @arasanse @elhuyaraldizk
-
Zestoako Udala @ZestoakoUdalaAzaroak 6: 149 urte Marie Curie zientzialariaren jaio zela. #emakumezientzialariak #mariecurie #zientzia #fisika... fb.me/52DtmXa3L
-
ikastola aldizkaria @ikastola_aldizkMarie (Sklodowska) Curie gaurko egunez jaio zen Varsovian, duela 149 urte, Zientzian eta gizartean aintzindari!! aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/…
-
Ana Galarraga Aiest. @AnaGalarraga1#gaurkoegunez duela 150 urte jaio zen Marie Sklodowska-Curie, zientzian eta gizartean aintzindari. v/@elhuyaraldizk aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/…Ana Galarraga Aiest. @AnaGalarraga1@elhuyaraldizk #gaurkoegunez jaio zen baita Lise Meitner fisikaria ere, 1878. urtean. Haren istorioa,… twitter.com/i/web/status/9…
-
Hernani BHI @HernaniBHIMarie Curie, zientzian eta gizartean aitzindari aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/… pic.twitter.com/9tipVlldkv
Erantzunak kargatzen...