Teknologia albisteak

Lehenengo Mintzodromoa Atlantikoaren bi aldeetan (Argentina-Euskal Herria)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-11-04 : 10:51

Aurten lehendabizikoz, Necocheako (Argentina) Euskararen Aste Nazionalean Mintzodromo erraldoi bat egingo dute eta, gure babesa erakusteko, guk ere Euskal Herrian beste bat antolatuko dugu. Ekitaldia azaroaren 12an (larunbata) izango da Zubietako Araeta jatetxean (Berridi Bidea, 22). Ekitaldi irekia da, baina izena eman behar da azaroaren 7a (astelehena) baino lehen: info@mintzanet.net / 943 504 206.

Aurten lehendabizikoz, Necocheako (Argentina) Euskararen Aste Nazionalean Mintzodromo erraldoi bat egingo dute eta, gure babesa erakusteko, guk ere Euskal Herrian beste bat antolatuko dugu. Ekimenari hasiera emateko, zuzeneko konexio bat egingo dugu, Mintzodromoari elkarrekin ekiteko. Mahaietan hizketan aritu bitartean, Internet bidez hangoak eta hemengoak harremanetan egongo gara etengabe. Ekitaldia azaroaren 12an (larunbata) izango da Zubietako Araeta jatetxean (Berridi Bidea, 22).

Gainera, III Mintzanet sariak emango ditugu eta euskara Internet bidez praktikatzeko plataforma honetan parte hartzen duten bi pertsonen lana aitortuko dugu: bidelaria eta bidelaguna.

Honakoa izango da egitaraua:

  • 14.30 Bazkaria
  • 18.00 III Mintzanet sariak: 2016ko bidelaririk eta bidelagunik onenak sarituko ditugu. Bidelagun onena bertan egongo da. Bidelari onena Necochean egongo da, eta zuzenean sarituko dugu
  • 18.30 Mintzodromoa: Euskal Herria-Necochea

Ekitaldia irekia izango da, eta edonork parte hartu ahal du.

Azaroaren 7an (astelehena) bukatzen da izena emateko epea. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko: info@mintzanet.net / 943 504 206.

Erantzun

Sartu