Emakumeek espazio publikoan duten beldurraren inguruko ikerketa aurkeztu du Emakundek
Emakunde- Emakumearen Euskal Institutuak “Kalea nirea da? Boterea, beldurra eta emakume gazteen ahalduntze estrategiak espazio publikoetan (PDF)” izenburuko ikerketa aurkeztu du. Ikerketa hau Emakundek urtero genero eta berdintasuna gaiak lantzen dituzten lanei ematen dizkien hiru beketako baten emaitza da eta egileak María Rodó de Zárate eta Jordi Estivill i Casany izan dira. Neskak dira beldurearen sozializazioa eta transmisioa jasaten dutenak nagusiki. Familian jartzen dizkieten mugen bitartez, etxean esaten dieten gauzen bitartez eta baita ere gizartetik jasotzen dituzten mezuen bitartez. Neskei txikitatik erakusten zaie espazio publikoa arriskutsua dela, ez dela eurentzako leku egokia eta kontu handiarekin ibili behar direla.
Txioak (18)
-
Emakunde @emakundEJGVNeskak, espazio publikoak eta beldurrari buruzko ikerketa aurkeztu dugu. emakunde.blog.euskadi.eus/eu/2016/11/ema… pic.twitter.com/5aCrFSSlL4
-
urmore @urmore1Emakumeek espazio publikoan duten beldurraren inguruko ikerketa aurkeztu du Emakundek emakunde.blog.euskadi.eus/eu/2016/11/ema…
-
Sustatu Albisteak @SustatuEmakumeek espazio publikoan duten beldurraren inguruko ikerketa... emakunde.blog.euskadi.eus/eu/2016/11/ema… | sustatu.eus/1478245826998 @emakundEJGV bidez
Erantzunak kargatzen...