Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bob Dylan Nobel saridunaren poemak euskaraz

ekarriak.armiarma.eus
2016-10-13 16:28

Bob Dylan kantari estatubatuarrari eman diot gaur Literaturako Nobel Saria. Armiarma proiektuak badu "euskarari ekarriak" atalean haren poema/kantu batzuk euskaraturik, Juan Garziak itzuliak. Euskaraz eta kantu, helburu hori baitute bertsiook: jatorrizkoari ahalik eta hurbilenetik jarraiki, kantatzeko modukoak izatea. (Kanta batetik bestera aldeak ikusiko ditu horretan irakurle zorrotzak. "Aldaketa aro da hau, lagun"en, nabarmenenik, bikoiztu egin behar dira doinu-lerroak jatorrizkotik.)

Guztia irakurri (ekarriak.armiarma.eus) »»

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu