Disko-liburu batekin, "gero arte" esango du Bide Ertzean taldeak
2016-10-11 10:18
Bide Ertzean taldeak argitalpen berria plazaratuko du laster. "Zutaz kantatzeko" du izena lan berriak eta bi osagai izango ditu:Jon Eskisabel kazetariak idatzitako liburua batetik, eta bitxikeriez osaturiko CD bilduma bestetik. Biak, liburua eta diskoa, bata bestearen osagarri dira. Kasu, argitalpen berri honen tirada mugatua izango da-eta. 18 urteotan pilatu zaizkien bitxikeriak batu dituzte CDan. Zuzeneko emanaldi gutxi batzuk eskainiko dituzte abenduan eta kontzertu horien ondoren, Bide Ertzean-ek etenaldi bat egingo du. Bolada luze batean, beraz, Bide Ertzean taldea zuzenean ikusteko aukera bakarrak izango dira hauek.
Txioak (13)
-
bide ertzean @bidertzean#ZutazKantatzeko Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak gure lan berriaren berri eman du oraintxe: hotsak.com/albisteak/18-u…
-
Badok @Badokeus"Zutaz kantatzeko" CD eta liburua plazaratuko ditu @bidertzean-ek hotsak.com/albisteak/18-u…Giorgio Bassmatti @Bassmatti@Badokeus @bidertzean plazeratuko
-
Mikel Jauregi @GARA_mjauregi“Zutaz kantatzeko” CD-liburua kaleratuko du @bidertzean-ek &, kontzertu gutxi batzuren ostean, «gero arte» esango du hotsak.com/albisteak/18-u…
-
Euskal Musika @euskalmusikaDisko-liburu batekin, “gero arte” esango du Bide Ertzean taldeak bit.ly/2e95EQP #hotsak
-
Sustatu Albisteak @SustatuDisko-liburu batekin, "gero arte" esango du Bide Ertzean taldeak hotsak.com/albisteak/18-u… | sustatu.eus/1476170289339 @bidertzean bidez
Erantzunak kargatzen...