Teknologia albisteak

Kafea, nekazaritza ekologikoaren laguntzailea

Erabiltzailearen aurpegia
Neskafe (Blogak.eus)
2016-10-11 : 09:42

Kafearen ondakinak, zure konpost kutxan sartzeaz aparte, nekazaritza ekologikoaren laguntzaile moduan erabili ditzakezu ere bai. (Neskafe erabiltzaileak Blogak.eus plataforman argitaratutakoa).

Aipa ditzagun erabilera modu batzuk:

- Lurra aberasteko. Landereen inguruan kafe hondarrak botatzea ideia ona da, zuzenean ongarri bezala, simaurrarekin batera, adibidez.

- Lurra nitrogenatzeko. Kafe hondarrak nitrogeno aberatsak dira eta.

- Harrak, marraskiloak eta bareak usatzeko balio du ere bai.

- Konposteko zizareak elikatzeko. Baina kontuz, larregi ez bota,  lurra azidotu ez dadin.  

- Ongarri likidoa sortzeko: urarekin nahastu eta sortutako nahasketa gau osoa utzi pausatzen, geldirik, gero landarei gainetik ureztatzeko edo zuzenean landereen zurtoinetan eta hostoetan botatzeko.

Animo, dastatu kafea eta, bide batez, zaindu zure baratza eta landerak!

OH: irudia wikipediatik aterata "Ecologically_grown_vegetables"

Erantzun

Sartu