Intxaurrondoko komiki-solasaldien kurtso berria aurkeztu da
2016-10-05 10:19
Lehen bi ediziotan saioen erdia euskaraz egin ondoren eta azken kurtsoan saio guztiak gaztelaniaz izan eta gero, orain martxan jarri den kurtsoan, Intxaurrondoko Kultur Etxeak antolatutako komiki-solasaldietako lau euskaraz izango dira berriz ere! Lehenengo urteetan Iosu Mitxelenak gidatzen zituen euskarazko saiook; orain neuri pasatu didate lekukoa. Euskaraz honako gai edota lan lan hauek izango ditugu solasgai:
- Azaroaren 8an, Iñaki MartiarenaMattinen Zarrakamalda lan atera berriaz arituko gara, Mattin bera gurekin izango delarik.
- Urtarrilaren 10ean euskal komikigintzaren historiaren errepasoa egingo dugu Iratxe Retolazarekin. Izan ere, hurrengo hilabeteetan Egungo euskal komikia eta literatura liburua argitaratuko du Iratxek.
- Martxoaren 14an Adur Larreak Gabriel Aresti - BioGrafikoa bere lanari buruz hitz egingo digu.
- Maiatzaren 9an Alan Moore eta Dave Gibbonsen Watchmen komikia aztertuko dugu, nire komikirik gustukoena.
Saio guztiak Intxaurrondoko Kultur Etxean izango dira arratsaldeko 19:00etan. Interesgarriak izango dira, agertu!
Txioak (9)
-
Igor Leturia @ileturiaArtikulu berria blogean: Intxaurrondoko komiki-solasaldien kurtso berria eibar.org/blogak/e-gorbl…
-
Igor Leturia @ileturiaArtikulu berria blogean: Intxaurrondoko komiki-solasaldien kurtso berria eibar.org/blogak/e-gorbl… pic.twitter.com/OgOkqLiYj3
-
EibarOrg Elkartea @EibarOrg[Eibar Blogak] Intxaurrondoko komiki-solasaldien kurtso berria bit.ly/2dpluHz #EibarOrg
-
Sustatu Albisteak @SustatuIntxaurrondoko komiki-solasaldien kurtso berria aurkeztu da eibar.org/blogak/e-gorbl… | sustatu.eus/1475651995962 @ileturia bidez
Erantzunak kargatzen...