'Hitzetik Hortzera', bihar hasiko du denboraldia, formatu berriarekin
Sasoia eta formatu berria estreinatuko du Hitzetik Hortzera ETB1eko saioak igandean, 15:00 aldera. Aurreko boladan bezala, ez du aurkezlerik izango, baina saio bakoitzean gonbidatu bat egongo da. Bertsoarekin duen lotura azalduko du gonbidatuak, eta bertsolaritza nola ikusten duen azalduko du. «Bertsogintzaren bueltan, gertuago edo kanporago, oso kontakizun politak daudela iruditu zitzaigun», esan du Jon Agirresarobe Bertsozale Elkarteko sustapen eragileak. Elkartearekin batera ekoizten du ETBk Hitzetik Hortzera. «Bertsolaritzarekin duen lotura kontatzeko jende asko izan dezakegu, herrialde guztietan». Bertsozaleak izango dira gonbidatuak, baina baita bertsoaren mundutik urrutiago dagoen jendea ere. Estreinakoa lehen multzokoa izango da: Joana Itzaina Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakaria.
Txioak (8)
-
Berria.eus @berriaSasoia eta formatu berria estreinatuko du Hitzetik Hortzera ETB1eko saioak igandean, 15:00 aldera. @edulartzanguren berria.eus/paperekoa/2273…
-
Zestoako Udala @ZestoakoUdalaHitzetik hortzera: Igandean abiatuko du sasoia bertsolaritza tarteak.... fb.me/8fSIkkbJu
-
Azkue Fundazioa @AzkueFundazioaGonbidatu berezi bat izango du astero 'Hitzetik Hortzera' saioak buff.ly/2dfEcNy
-
Bea Salaberri @beatxoGonbidatu berezi bat izango du astero 'Hitzetik Hortzera' saioak berria.eus/paperekoa/2273… @berria bidez
-
Bertsozale Elkartea @BertsozaleGonbidatu berezi bat izango du astero 'Hitzetik Hortzera' saioak berria.eus/paperekoa/2273… @berria bidez
Erantzunak kargatzen...