Teknologia albisteak
1

Tokiko hedabide euskaldunen porretan Legebiltzarraren osaketa bat aurreikusten da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-09-22 : 13:36

Tokiko zenbait hedabide euskaldunek "porrak" jarri dituzte sarean, ea beren irakurleek igandeko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-emaitzak asmatzen dituzten. Horien datu batuketa aurkezten dizuegu hemen: inkestek diotenarekin bat datoz herritarrak.

Adi, "porrak" ez dira inkestak: hedabideetan ez zaie galdetzen zer bozkatu behar duten, baizik eta norberaren ustea, ea zer pentsatzen duten egingo duela alderdi bakoitzak.

Porra hauek CodeSyntax-en garapen bat izan dira (Sustaturen kudeatzaileak), eta emaitza bateratuak, dagoeneko ehundaka herritarren iritziekin, ostegun eguerdira artekoak dira. Porrak irekita daude hedabideetan, eta kasu batzuetan, asmatzaileentzat sariak ere badira. Hedabide hauetan aurkituko dituzue porrak, oraindik irekita daude gainera:

Herritarren iritzia bat dator inkestek diotenarekin. Inkestak jarraitzen ditugulako, izango da, hedabideetan hau eta bestea irakurrita... Edo soziologo eta politologo finak garela, bestela.

Hauxe da, laburbilduta, grafikoetan ikusten dena:

  • EAJ 25-27
  • EH Bildu 16-18
  • Elkarrekin Podemos 14-15
  • PSE-EE 8-10
  • PP 7-8
  • Ciudadanos 0-1


Beste hedabide batzuek ere egin dituzte batuketa batzuk, inkestetan oinarrituak, eta antzeko datuak atera dituzte. Enekoitz Esnaola Berriako kazetariak honako datu ertainak batu ditu:

El Pais egunkarian Galiziako datuen bataz bestekoak argitaratu dituzte, ikusiko dugu ea EAEkoa egiten duten hurrengo orduetan.

Inkesten laburpenerako, hemen sarean zabaldu den grafiko bat:

Erantzunak

2016-09-23 : 09:48

Kiko Llaneras politologoak beste proiekzio bat egin du El Pais egunkariarentzat. Kasu honetan, argitaratu izan den inkesta bakoitzaren laginketa eta errore marjinak kontuan hartuta, simulazioko "inkestak" egiten ditu. Kasu honetan, 15.000 simulazio izan omen dira, eta emaitza ez dago gure koadrotik oso urruti:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago