Teknologia albisteak

Nafa­rroako euskarazko hedabideen egoerak hobera? Bada, ez da hala izan

Erabiltzailearen aurpegia
Ttipi-Ttapa
2016-09-15 : 09:19

Batek baino gehiagok pentsatuko zuen Nafa­rroako euskarazko hedabideen egoerak hobera eginen zuela garai berriekin. Bada, ez da hala izan. Lau urtez (2012-2015) Nafarroako Gobernuaren ­diru ­laguntzarik gabe egon ondotik, 2016an berreskuratu dira. Berri pozga­rria dirudi, baina egoera makurragoan gelditu dira, ia den-denek diru ­kopuru ­ttiki­agoa jaso ­dutelako. Gainera, 24 urtez Eusko Jaurlaritzak emandako lagun­tzarik ere ez dute izanen, guttienez ondoko hiru urteetan.

Historikoki, Eusko Jaurlaritzak Nafarroako Gobernuak berak baino diru gehiago inbertitu du Nafarroako euskarazko hedabideetan. Hemendik aitzinera ordea, Eusko Jaurlari­tzak Nafarroako Gobernuarekin ­horrela adostuta, ez ditu herrialde honetako euskarazko hedabideak diruz lagunduko.

Batek baino gehiagok pentsatuko zuen Nafa­rroako euskarazko hedabideen egoerak hobera eginen zuela garai berriekin. Bada, ez da hala izan. Salbuespenak salbuespen, diru-lagun­tzei dagokionez, 2016a izanen da inoizko urterik txarrena. Ondoko orri­aldean dagoen taulan ageri da hedabide bakoitzak Nafarroako Gobernutik (NG) eta Eusko Jaurlaritza­tik (EJ) hartu dituen lagun­tzen bilakaera.

2011 izan zen UPNren gobernuak laguntzak banatu zituen azkeneko urtea. Hala ere, heda­bide nafarrek bazuten Eusko Jaurlari­tzaren laguntza, eta hari esker biziraun dute urteotan.
Aurten, bi administrazioak elkar hartuta, ‘ardurak’ banatzea adostu dute, eta kaltetuak… Nafarroako euskarazko komunikabideak.

Erantzun

Sartu