Paleolito garaiko grabatu berriak aurkitu dituzte Alkerdiko lezeetan
2016-09-01 10:39
Aranzadi Zientzia Elkarteak Nafarroako Gobernuaren enkarguz egindako ikerketa batek agerian utzi du Paleolito garaiko grabatuak daudela Alkerdi II lezean. Orain artean ezezagunak ziren eta Nafarroan aurkitutako zaharrenak lirateke. Hori dela eta, Aranzadik harrobiko jarduerarekin ez jarraitzea gomendatu du. Aurkikuntza berriei Nafarroako Kultur Ondarearen Foru Legea aplika dakieke; hark Kultur Intereseko Ondasun izendatzen ditu labar-arteko adierazpenak dituzten kobak, aterpeak eta tokiak. Hori dela eta, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Kultur Ondarearen Ondasunen Erregistroan inskribatu du lezea, Kultur Intereseko Ondasun gisa eta Arkeologia Eremu kategoriarekin.
Txioak (5)
-
TTIPI-TTAPA @ttipi_ttapaPaleolito garaiko grabatu berriak aurkitu dituzte Alkerdiko lezeetan erran.eus/mendialdea/147… @Erran_eus bidez pic.twitter.com/l4sBYHsZCE
-
Erran @Erran_eusPaleolito garaiko grabatu berriak aurkitu dituzte Alkerdiko lezeetan erran.eus/mendialdea/147… pic.twitter.com/05lNKWoBHq
-
xorroxin irratia @XorroxinIrratiaPaleolito garaiko grabatu berriak aurkitu dituzte Alkerdiko lezeetan erran.eus/mendialdea/147… pic.twitter.com/2353fNAndu
-
Sustatu Albisteak @SustatuPaleolito garaiko grabatu berriak aurkitu dituzte Alkerdiko lez... erran.eus/mendialdea/147… | sustatu.eus/1472715550778 @ttipi_ttapa bidez
Erantzunak kargatzen...