Teknologia albisteak

GipuzkoAPP 2016 sariketa: Gipuzkoan egindako aplikazio onenak saritzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Gipuzkoa Berrikuntza
2016-08-29 : 12:23

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako enpresa edo informatikariek sortutako gailu mugikorretan erabiltzeko aplikaziorik onenak saritzeko lehiaketaren 4. edizioa zabaldu du. Lehiaketak 3 sari (10.000 €, 6.000 € eta 4.000 €koa) eta 2 accesit sari (2.500 €ko bakoitza) emango ditu Gipuzkoako aplikazio onenak saritzeko. Aurkezteko epea irailaren 18ra arte dago zabalik. 

Teknologia informatikoak daude gainerako sektore ekonomikoek garatutako berrikuntza ia guztien atzean: automozioa, makina-erreminta, turismoa, hezkuntza edo osasuna, besteak beste. Horregatik, teknologia informatikoen aldeko apustua egitea produkzio sektore osoaren aldeko apustua egitea da.

Gaur egun, gailu mugikorrek eta, zehazkiago, gailu horietarako diseinatutako aplikazioek paradigma berri bat ekarri digute; eta paradigma horren ezaugarri nagusia da zerbitzu mota orotarako irisgarritasun etengabe eta nonahikoa, bai esparru profesionalean, baita pertsonalean ere.

APP bezala ezagutzen diren aplikazio hauek gero eta garrantzi handiagoa dute, eta Berrikuntzako Zuzendaritzak Gipuzkoako IKTen esparruko enpresak mugikorretako dispositiboetarako aplikazioen merkatuan sartzera gonbidatu nahi ditu.

Lehiaketak 3 sari (10.000 €, 6.000 € eta 4.000 €koa) eta 2 accesit sari (2.500 €ko bakoitza) emango ditu Gipuzkoako aplikazio onenak saritzeko. Aurkezteko epea irailaren 18ra arte dago zabalik. 

Informazio osagarria Gipuzkoapps.eus webgunean, besteak beste, aurkeztu beharreko dokumentazioa, aurreko urteko deialdi eta irabazleak, 2015ean aurkeztutako lanak, eta abar. 

Erantzun

Sartu