Teknologia albisteak
20

Euskararen lorratzak Pirinioetan

Erabiltzailearen aurpegia
2016-08-29 : 09:08

Gauza jakina da euskararen hedadura askoz zabalagoa zela historian atzeruntz joan ahala eta Pirinioak hedadura horren ardatza izan direla. Hala ere, noiz, non eta noraino zehazki erakustea ez da gauza erraza. Euskararen hedadura zehazteko asmoz, saiotxo honetan Aragoien, Lleidan eta Andorran dauden euskal jatorriko toponimoei begiratuko diegu. Helburua da begirada batean Pirinioetako euskal toponimoen sarritasuna eta kokapena erakustea. Mapari erreparatuta, lehenengo ondorio bat datorkigu: hortik hegoalderago edo ekialderago nekez topatzen da ezeingo euskal toponimorik. Bestalde, inor gutxi ez luke harritu behar toponimo euskaldunen pilaketak Cinco Villas eta Jacetania Aragoiko eskualdeetan, hurbiltasuna dela eta. Badirudi toponimoak bereziki naroak direla Sobrarbe Aragoiko eskualdean (Ribargorza-n edo Alto Gallego-n baino ageriagoak) eta harrigarriro, Pallars Sobirà Lleidako eskualdean.

Guztia irakurri (eurasiatik.eu) »»

Txioak (20)

Erantzun

Sartu