Boole, Babbage, Church, Zuse, Shannon, Lovelace, Leibniz, Turing, Wilkes, Jacquard, Minsky, Hopper, Thompson, von Neumann, Kurtz, Berners-Lee, Ritchie, Kay, Cerf, Moore, Pascal… Informatikaren hasiera-hasierako urratsak eman zituzten izen mitikoak dira. Konputazioaren aitzindari eta gurasoak. Guztien inguruko informazioa webgune batean batu dute, The Pioneers, eta grafiko interaktibo baten bidez jaso dezakegu eurei buruzko informazio guztia.
Andrew Buntine eta Mel Huang dira egileak, eta aitzindarien inguruko informazioa jasotzeko aukera emango digu. Izenik garrantzitsuenak zeintzuk izan ziren, zein izan zen euren ekarpena, Wikipediarako esteka, argazkiak eta informazio osagarria.... guztia ere webgune interaktibo horretan.
Bilatzailea ere badauka eta baita informazioa kronologikoki bilatu eta kontsultatzeko aukera ere. Informatikaren historiaren urrats nagusiak, webgune horretan laburbilduta.
Iturria: Microsiervos.
Erantzun
Sartu