Sustatu logoa Teknologia albisteak

CGT-k LABen aurka aurkeztutako errekurtsoa onartu du epaitegiak

lab.eus
2016-08-05 23:28

Bordeleko epaitegiak CGT-k LABen kontra ezarritako errekurtsoa onartu du. CGT-k heldu den azaroan abiatuko diren TPE (enpresa oso tipiak) hauteskundeetarako LABen hautagaitza deuseztatzea galdegin du eta epaileek arrazoia eman die. CGTk errekurtsoa aurkezteko hainbat argumentu erabili ditu. Hala nola, Euskal Herriko sindikatuak balore errepublikarrak errespetatzen ez dituela eta izaera independentistari lehentasuna ematen diola. CGTren aburuz, sindikatu batek proiektu politiko bat defendatu ordez langileen eskubideak defendatu beharko lituzke.

Guztia irakurri (lab.eus) »»

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu