Teknologia albisteak

Hau Pittu Hau euskaldunon konpartsa, Euskara Saria banatzeko prest aurtengo Bilboko Aste Nagusian

Erabiltzailearen aurpegia
Bilboko EHE
2016-08-06 : 16:37

Aurten Hau Pittu Hau euskaldunon Konpartsak Aste Nagusiko ostegunean, abuztuaren 25ean, banatuko du Euskara Saria. Beste urte batzuetan astelehenean ematen bazuten ere, aurten egunez aldatzea erabaki dute. Izan ere, Aste Nagusiko ostegunean Euskal Gunean Euskaraz Bizi eguna ospatzen dute eta egun honetan egingo duten bazkariaren ostean emango dute saria, arratsaldeko 5etan.

Sariduna nor izango den, pasa den asteburuan aukeratu zuten, baina oraindik ez dute argitaratu.

Euskara Saria urtero ematen du Hau Pittu Hau Konpartsak. Sari honen bidez, hainbat taldek eta norbanakok euskararen alde egiten duten lana eskertu eta hauspotu nahi dute. 2003an hasi ziren banatzen eta, orain arte, hauek izan dira saridunak:

2015 Medikuntzako Euskarako ikasleak
2014 UEMA
2013 UEU
2012 Bilboko Gau Eskolak
2011 Hamaika Telebista
2010 Zazpi Katu Bertso Eskola
2009 Pirritx eta Porrotx pailazoak
2008 Berria
2007 Korrika
2006 Koldo Rodriguez
2005 Demoak
2004 Gernikako EHE taldea
2003 Gabi Basañez

2016ko sariduna oraindik ez jakinarazi ez badigute ere, ziur gaude aurten, urtero bezala, merezitako saria izango dela!

Erantzun

Sartu