Teknologia albisteak

Lan eskaintza: Euskal kultura sustatu eta hedatzeko zuzendaria

Erabiltzailearen aurpegia
Etxepare Institutua
2016-08-01 : 09:09

Euskal kultura sustatu eta hedatzeko zuzendaria behar da Etxepare Institutuan. Lanpostua betetzeko eskaerak jasotzeko epea, abuztuaren 10a arte. Kontratatu berriaren eginkzzunak eginkizunak, besteak beste, honako hauek izango dira: Euskal sorkuntza artistikoa hedatu nazioarte mailan programazioa suspertuz. (...)

Eginkizunekin jarraituz:

  • Artisten eta horien lanen ibiltaritzari laguntza eman.
  • Sorkuntza garaikidearen eta ondare artistikoaren ezagutza hedatu.
  • Nazioarteko kultura erakusketak antolatu.
  • Arteak hedatzeko ekintza estrategikoak sustatu.
  • Kultura eragileei laguntzek programak diseinatu, euskal sorkuntza nazioarte mailan ezagutzera emateko.
  • Euskal literatura, pentsamendua eta ikerketa sustatu, pentsamendu eta ikerketa zientifikoko obrak eta euskal pentsamendu eta kulturako aldizkariak kanpora atereaz.


Beharrezkoak lanposturako:

  • Unibertsitate titulua (Lizentziatura edo haren baliokidea), lanpostuarekin harremana duten tituluak balioetsiko dira.  
  • Euskara eta Ingelesa: goi maila ezinbestekoa, beste hizkuntza batzuk balioetsiko dira.
  • Kultur kudeaketan esperientzia beharrezkoa da, hala nola nazioarte mailan Etxepare Institutuaren helburuekin harremana duten zereginetan. 
  • Euskal kulturaren eta Etxepare Euskal Institutuaren inguruko ezagutza.
  • Nazioarteko kultur- proiektuetan eskarmentua kontutan hartuko da.


Lan- talde profesional eta dinamiko baten parte izatea eta aurkeztutako balio profesionalari dagokion ordain-saria eskaintzen dira.

Kurrikuluma bidaltzeko kontaktu informazioa, Lansarean-en.

Erantzun

Sartu